HERRIHOTSAK

HERRIHOTSAK Pausumediak ekoiztutako eta Bidasoaldeko herri mugimenduak egindako saioak dira.

Astelehenetik ostiralera izango da entzungai Antxeta Irratiko sintonian 20.00tatik 21.00ak arte eta 14.00tatik 15.00ak arte.

Egunez egun gai ezberdinak jorratuko dituzte parte hartuko duten elkarteek.

Saioa euskaraz, frantsesez zein gazteleraz izango da.

  • LUXU ETA MAITASUN HOTSAK

LGTB mugimenduak eginiko saioa da. Bi astelehenik behin entzun ahalko duzute Antxeta Irratiaren sintonian.

Saio honetan gay, lesbiana, transexual eta bisexualen eskubideei eta problematikei dagozkien gaiak jorratuko ditugu.

Euskara eta frantsesa nahastuko dituen saioa izanen da.

  • GONEKIN ERO BERO

Irungo Bilgune Feministak egindako saioa da. Bi astelehenetik behin entzungai Antxeta Irratian. Saio honek 3 urte daramatza eta gai desberdinak jorratzen ditu genero ikuspegia landuz beti ere.

Euskaraz egindako emankizuna da.

  • TXINGURRI HOTSAK

Asteartetan, Txingudiko AHT-aren kontrako taldeko eta Txingudiko, Bare Alaia, barazki kooperatibako kideak izango ditugu.

Proiekto desarrolisten inguruko hausnarketak ekarriko dizkigute lehendabizikoak eta nekazaritzaren inguruko gaiak besteak. Aholku praktikoak egongo dira ere bigarren honetan, hala nola baratza kudeatzeko aholkuak edota xaboia, ogia edo hortzetako pasta egiteko errezetak.

Euskara nagusituko da saio honetan nahiz eta frantsesa hala gaztelera erabiliko diren.

  • MUNDU HOTSAK

Irungo Askapenak eskeiniko digu saio hau bi asteazkenetik behin. Bertan munduko herrien borroketaz hitz egingo dugu lehen eskuko informazioa helarzteko helburuarekin.

Saio honetan euskara nagusituko da baina beste hizkuntzak onartuko ditugu nazioarteko elkarrizketak egiterakoan.

  • GURE KUNKA

«Kunka» ahotsa da Quechuen hizkuntzan. Ostegunero Adiskidetuak Irungo elkarte multi-kulturala hala Cimade, Hendaiako erretentzio zentroan lan egiten duen elkartea izango ditugu.

Etorkinen egoeraz gure eskualdean, legediaz Bidasoa ibairen bi aldeetara eta kultur aniztasunaren aldeko lanaz arituko gara saio honetan.

Saioan euskara eta gastelera hala euskera eta frantsesa erabiliko ditugu.

  • AUZO HOTSAK

Gure eskualdeko elkarteei emango diegu hitza ostiralero. Irun, Hendaia eta Hondarribiko auzo elkarteetako kideak gonbidatu izango ditugu, elkarteen funtzioetaz eta auzoen egoeraz zein problematiketaz hitz egiteko.

Bestetik eskuladetik kanpora ere joko dugu beste auzo batzuen borroketaz aritzeko.

Saioa euskeraz aurkeztua izanen da baina elkarrizketak frantsesez ala gazteleraz izango dira ere.

  • ANTXETAMINA

Larunbatero Antxeta Irratiaren sintonian. Irungo gazte mugimenduak egiten duen saioa gazte kolektiboaren problematikak lantzen ditu.

  • 8BIT

8BIT, software askearen inguruko 8 minutuko saioa da. Bi astetik behin emitituko da Kale Kantoian emankizunean, Antxeta Irratiaren sintonian.